Latsunbe
OBRA INTEGRALA ETXEBIZITZAN
Etxebizitzan egin den obra integral honetan argitsuagoa izatea bilatzen genuen, egongelara eta logeletara sarbidea ematen zuen lehengo atea kenduta.
Sukaldean beirazko ate bat jarri dugu, sarrera-eremura argia pasatzen uzten duena. Sukaldearen banaketa: fronte batean plaka eta harraska jarri ditugu, eta bao bat zuen eremu batean labea eta mikrouhin labea jarri ditugu zutabe batean, baita jaki-toki bat ere; hondo gutxiago dauka, bertan zutabe bat baitago.
Kolore neutroak, zuriak eta grisak, horman paperezko mapamundiaren diseinu polita. Markorik gabeko beira lerragarrizko platerak pasatzeko apal bat ireki dugu, horrela horman integratuago geratzen zaigu.
Bainugeletan banaketa berdina egiten dugu: bi konketadun altzaria bakoitzean. Logelako bainugelan dutxa jarri dugu eta bestean bainuontzia mantendu dugu eta kolore gehiago eman diogu hormetan, pastel-berde kolore polita eman diogu. Altzariak zur-tonuak eta zuria ditu, ispilu liso handi batekin; horrela, zabaltasun handiagoa dugu.
Logela nagusiko bainugelan hormak eta lurra gama bereko gris koloreak jarri ditugu; horrela, osorik tonu zuriak dituen altzaria nabarmentzen da.
Etxebizitzako zorua laminatua da, pago nordikoaren kolorekoa, eta hormak gris kolore argiz margotu ditugu; bi kolore horiek argitasun handia ematen digute. Ikusten duzuen moduan, egongelan ikusten diren zutabeak ageriko hormigoizkoak dira. Altzari osagarrietan xehetasun batzuk jarri ditugu pastel kolorean. Guztiaren konbinazioa oso atsegina da. Eta erosoa.
Sukaldea:
Modeloa: zuri matea, aztarnen aurkako materialez egina, goleta herdoilgaitzezkoa.
Silestone White strom
Zoruko zeramika: Voge chromo 60×60
Bainugelako kolorea:
Altzari-multzoa: molto 2 konketa.
Zeramika: hormak touch perla 25×40 / zorua: touch vison 30×30
Kolore bakarreko bainua:
Altzari-multzoa: molto 2 konketa.
Zeramika: hormak Zero Iron 29×100 / zorua: Zero Iron 60×60